Basque Friendship: “Arrazoi politikoengatik edo irizti arrazoiengatik preso dauden guztiak libre utzi behar dira, horien artean Sortuko idazkari nagusi den Arnaldo Otegi”

| 2014/03/13 | Comments (1)

Artikulu originala Kazeta.info

T. Zdanoka eta M. Demesmaeker, Basque Friendship taldeko europarlamentariak. Argazkia Basque Friendship taldea

Europear Parlamentuko Basque Friendship taldeak Euskal Herrian gatazkaren konpobidean aurrera eramandako pausoak eta bereziki ETAren armagabetzearen iragarpenaren balorazioa egin du, erakunde armatuak emandako urratsa “oso garrantzitsua” dela azpimarratuz. Joan den ostailaren 23an Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideak deklaratzera deitu zituen Entzutegi Nazionalak, Bilboko Carlton hotelean egin zen agerraldian ETA erakundeak armak baliogabetzeko lehen pausuak egin zituenean. Gobernu espainiarrarengandik “emandako erantzuna erabat ulergaitza” dela kritikatu du Basque Friendship taldeak. Alderantziz, ETAk emandako urrats “ausarta” nabarmendu dute Europear Parlamentariek, “urrtas honek gatazka armatuari behin betirako amaiera jartzeko konpromezua” adierazten duelako.

Euskal gizarteari zuzendu zaio ere taldea, “bake justu eta iraunkor bat lortzeko” egiten duen lana azpimarratuz.

Horrez gain, bakearen bidean “europear instituzioen engaimanedua beharrezkoa” dela azaldu dute kideek, eta zentzu horretan, 2006ko urrian Euopear Parlamentuak “konponbide prozesuaren alde hartutako erresoluzioa gogoratu” nahi izan dute.

Erreakzio ulertezina
Gobernu frantses zein espainiarren erreakzio “ulertezina” salatu dute europear parlamentariek. Izan ere, Estatu espainiarrean Naziorteko Egiaztazte Batzordearen kideak Entzutegi Nazionalera deklaratzera deituak izan ziren terrorismoaren kontrako epaile baten galderei erantzuteko. Bost egun beranduago, Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak Baionako komisaldegira joan behar izan zuten galdekatuakizateko.

Zentzu horretan, Basque Friendship taldeak Estatu espainiarrari dei egin dio bake “prozesuaren kontra azaltzen ari duen jarrera bertan behera uzteko“. Izan ere, Aaro Suonio eta Jonathan Powellek adierazi dute Gobernu frantses eta espainiarren engaiamendurik gabeko armagabetzea gauzatzea ez dela “desiragarria“.

Europear parlamentariek diote bake prozesua ezin dela bakarrik “aldebakartasunetik” eraiki, eta alde guztien “engaiamendua behar-beharrezkoa” dela.

Martxoaren 1ean Baionan egin zen Bake Foroaren ondorioak errepikatuz, “gizartearen partehartzea aktiboa eta engaimandua beharrezkoak direla” esplikatu du Basque Friendship taldeak.

Presoen aurkako politika ankerra
“Euskal preso politikoei aplikatzen zaien politika ankerra bertan behera” uztea eskatu dute europarlamentariek eta “hurrengo neurriak lehen bait lehen” hartzea eskatu dute : gaixo dauden presoak libre uztea eta preso politiko guztiak Euskal Herrira eramanak izatea berretsi dute.

Horrez gain, “arrazoi politikoengatik edo irizti arrazoiengatik preso dauden guztiak libre utzi behar” direlaazaldu dute, horien artean Sortuko idazkari nagusi den Arnaldo Otegi, “prozesua konponbide eszenatoki honetara eraman izanaren arduradun nagusienetako bat”.

Tags: , , , ,

Category: Castellano, english, Euskara

About arnaldo: Arnaldo Otegi Mondragon 1958ko uztailaren 6an Elgoibarren (Gipuzkoa) jaiotako politikari abertzale eta marxista. Arnaldo Otegi Mondragon (Elgóibar, 6 de julio de 1958) es un político de ideología independentista vasca y marxista. Arnaldo Otegi Mondragón (born 6 July 1958) is a Basque politician and spokesman for the Abertzale Basque separatist party Batasuna. In October 2009 he was arrested again for attempting to put Batasuna back together. Arnaldo Otegi est un politique basque, militant indépendantiste basque. Il est le porte-parole de Batasuna. (6 juillet 1958 à Elgoibar). View author profile.

Comments (1)

Trackback URL | Comments RSS Feed

  1. Eduardo says:

    Por un bien increíble fuera de todo mal,Para hAcer el bien.

Leave a Reply




If you want a picture to show with your comment, go get a Gravatar.