Ibarretxe eta Otegi deituko ditu EH Bilduk

| 2014/04/07 | Comments (0)

Artikulu originala EITB

Koalizio abertzaleak autogobernuari buruzko lantaldean nahi dituen agerraldiak jakinarazi ditu. Besteak beste, Alex Salmond eta Artur Mas ere deitu ditu.

EH Bilduk autogobernuari buruzko lantaldean agerraldia egiteko deituko dituen pertsonen zerrenda aurkeztu du ostiral honetan.

Besteak beste, Alex Salmond Eskoziako ministro nagusia,Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia eta Arnaldo Otegi ezker abertzaleku buruzagia deitu nahi ditu koalizio abertzaleak,Laura Mintegi bozeramaileak iragarri duenez.

Lantaldea hilaren 9an batzartuko da, Eusko Legebiltzarrean, eta taldeek lan metodologiak proposatuko dituzte. Hori horrela, agerraldiak ekaina eta abendua artean egitea proposatu du EH Bilduk, harrezkero Euskadiren estatusa erreformatzeko proposamen zehatzen inguruan eztabaidatzen hasteko.

Koalizio abertzaleak honakoak ere deitu ditu: Carme ForcadellKataluniako Asanblea Nazionaleko (ANC) presidentea, Daniel Turp Quebeceko politikaria eta Ainhoa Larrañaga(komunikazioa) eta Koldo Saratxaga (enpresa) adituak.

Arnaldo Otegiri dagokionez, epaileak erabaki beharko du lantaldean agerraldia egin dezakeen, buruzagi abertzalea espetxean baitago.

Mintegiren esanetan, zerrenda honetako pertsona “gehienak” dagoeneko agertu dira lantaldean hitz egiteko prest.

Tags: , , , , ,

Category: Castellano, Euskara

About arnaldo: Arnaldo Otegi Mondragon 1958ko uztailaren 6an Elgoibarren (Gipuzkoa) jaiotako politikari abertzale eta marxista. Arnaldo Otegi Mondragon (Elgóibar, 6 de julio de 1958) es un político de ideología independentista vasca y marxista. Arnaldo Otegi Mondragón (born 6 July 1958) is a Basque politician and spokesman for the Abertzale Basque separatist party Batasuna. In October 2009 he was arrested again for attempting to put Batasuna back together. Arnaldo Otegi est un politique basque, militant indépendantiste basque. Il est le porte-parole de Batasuna. (6 juillet 1958 à Elgoibar). View author profile.

Leave a Reply




If you want a picture to show with your comment, go get a Gravatar.