© arnaldo

Hizkuntza sakratuak

Erdi Aroan Ekialdeko Elizek grekoaren alde egin zuten bezala, Erromako Elizak Latinaren aldeko hautua egin zuen. Kontextu honetan Karlomagnoren garaikideak izan ziren CIRILO eta METODIO monjeek Morabia Handiaren ebangelizazioa bertako hizkuntzan egitea deliberatu zuten, Eslabieraz alegia.

Erabaki horrek sutan jarri zituen germaniar gotzaiak… Eta Aita Santuarengana jotzea erabaki zuten bere kontrakotasunaren arrazoiak horrela laburbilduz: Jesus iltzatu zuten gurutzean soilik hiru hizkuntza agertzen ziren, hebraiera, grekoa eta latina, beraz horiek ziren hiru hizkuntza
sakratu bakarrak. Gauzak horrela, halere Aita Santuak(Juan VIII)eslabiar ekimena babestu zuen.
Orain aldiz halako eztabaidak ez dute zentzu handirik, bederen Euskal Herrian… azken ikerkuntza zientifikoek argi utzi duten bezala, Nazareteko Profetak ez zuen izan misio bezala inongo ebanjeliorik inspiratzea… Espainiar eta Frantziar konstituzioak baizik… horregatik hemen gaztelania eta frantsesa dira hizkuntza sakratu bakarrak… Jainkoak horrela agindu duelako.

This entry was published on 2015/02/01 at 11:22 pm. It’s filed under erreflexioak, Euskara and tagged , , , . Bookmark the permalink. Follow any comments here with the RSS feed for this post.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *