Ongi etorri Jose Luis

| 2015/08/04 | Comments (0)

1287078714194

Aupa Jose Lluis!

Hemen, sintesiserako gaitasuna guztiz beharrezkoa da gauza asko hitz gutzitan laburtzeko. Nik ez dakit daukadan, baina bederen saiatuko naiz. Ezer baino lehenago, hor bildutakoei aitorpen bat egingo dizuet: Nik Jose Luiseri buruz gauza onak besterik ezin ditut esan… besteak beste bai bere zein bere belaunaldiko hainbatekin ASKO IKASI DUDALAKO. Eta ikasi ditudan gauza askoren artean kontzeptu ezberdinak datozkit burura: printzipioak, baloreak, herriarekiko maitasuna, konpromesua…

Enetzako ikastea, irakastea baino garrantzitsuagoa da, edo beste era batera esanda, ikasten ez dakiena nekez izanen da irakasle ona. Eta guk ikasi duguna Jose Luis bezalako maisu handietatik ikasi dugu. Bainan maisu onak edukitzea ez da nahikoa, ikasteko baldintza batzuk beharrezkoak dira: lehena hitz egitea baino entzutea eta bigarrena euskal kulturan ongi errotutako printzipio filosofikoa oso kontuan hartzea: esperientzia luzeko gizon-emakumeei arretaz entzutea eta bere eritzia beti kontuan hartzea, sekulan ahaztu gabe guretzat badela asken maisu bat, nagusiena, bere eritzia beti erabakigarria dena: GURE HERRIA.

Ekialdeko jakinduria laburbiltzen duen esaldi batek horrela dio: “bidean galduta bazaude, edo nondik jarraitzen duen zalantzati bazaude… itzuli beti bidea hasi zenuen tokira”. Egun, bide luzea egin dugun honetan, berriz ere Erreforma eta haustura demokratikoaren arteko talka ate joka dugu. Orain dela 35 urte holako trantze historikoan egon ziren Jose Luis eta berarekin batera Herri Batasuna antolatu zutenak. Horregaitik behar ditugu orain ere bide lagun, gure alboan, eta ez bakarrik sekulako esperientzia dutelako horregatik ere bai noski… bainan gehien bat beraien baloreak berreskuratu behar ditugulako bidea egiten jarraitzeko. Baloreak bai! ezin daitekeelako gizarte alternatiborik eraiki edo planeatu gure bizitza eta ekinbideak balore alternatiboekin ez baditugu eraikitzen.

…Agintzea baino entzutza, esaten denaren eta egiten denaren arteko orekaz bizitzea, konsignak baino argudioak ematea, lanerako prestutasuna edukitzea, apaltasuna, maitasuna, alaitasuna, bizi-poza, eskuzabaltasuna, elkartasuna, irrifarrez osaturiko proiektu askatzailea, herriarekiko enpatia, autokritikoa izateko jarrera… balore hauek dituelako miresten dut Jose Luis, errespetatu, maite. Beti ere bidean zalantzak ditugunean lagun eta babes lekuz izanen delako, bet i burkide…

herri, harri eta harro! Biba Zu!

Bukatzeko eta justua izateko, miresmen bera eta maitasun bera helarazi nahi diot Mari Karmeni. Muxu haundi bat

Tags: , , , , , ,

Category: Euskara

About arnaldo: Arnaldo Otegi Mondragon 1958ko uztailaren 6an Elgoibarren (Gipuzkoa) jaiotako politikari abertzale eta marxista. Arnaldo Otegi Mondragon (Elgóibar, 6 de julio de 1958) es un político de ideología independentista vasca y marxista. Arnaldo Otegi Mondragón (born 6 July 1958) is a Basque politician and spokesman for the Abertzale Basque separatist party Batasuna. In October 2009 he was arrested again for attempting to put Batasuna back together. Arnaldo Otegi est un politique basque, militant indépendantiste basque. Il est le porte-parole de Batasuna. (6 juillet 1958 à Elgoibar). View author profile.

Leave a Reply




If you want a picture to show with your comment, go get a Gravatar.