© arnaldo

Abdullah Öcalan buruzagi kurdua aske uztea eskatzeko ekitaldi publiko batean parte hartuko du bihar Otegik, Bruselan

Azken 20 urteotan Turkiako estatuak espetxeratua daukan Abdullah Öcalan buruzagi kurdua aske uztea eskatzeko, “The Time Has Come” mundu mailako kanpaina dago abian. Imrali uhartean daukate Öcalan; azken 7 urtean ez du harremanik izan inongo legelarirekin eta, 2015. urtetik, uharte horretan dagoen preso bakar batekin ez da harremanik izatea lortu.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Öcalan aske uztea eskatzeko ekitaldi publiko baten parte hartuko du, bihar goizean (11:00etan), Bruselan, nazioarteko beste kide batzuekin batera. Bertan, hitza hartu du Otegik. “The Time Has Come” mundu mailako kanpainak 10 milioi atxikimendu jaso ditu eta babesten dutenen artean daude Noam Chomsky, Angela Davies, Desmond Tutu, Gerry Adams, Mairead Maguire eta Jose Ramos-Horta, besteak beste.

This entry was published on 2018/09/04 at 5:34 pm. It’s filed under Euskara and tagged , , , . Bookmark the permalink. Follow any comments here with the RSS feed for this post.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *