347.000

| 2019/05/31 | Comments (3)


Udal eta foru hauteskundeak egin zirenetik ordu batzuk joan direnean, balantzea ahalik eta objektiboena egitera behartuta gaude, lehen uneetako iritziak eta emozioak alde batera utzita. Autokonplazenziatik eta irakurketa partzialetatik aldendu eta neurri egokian neurtu behar ditugu emaitzak. Era horretara, esan dezakegu ezkerreko independentistok lortutako emaitzak historikoak izan direla. 

Euskal Herrian berdintasunean oinarritutako errepublika eraikitzeko estrategia herritarren borondate berriak etengabe gehitzean laburbiltzen da, logikoak diren gorabeherekin. Jakin badakigu indarren metaketa ez dela hauteskunde logikan bakarrik neurtu behar; hegemonia kulturala eraikitzea eta, modu sinbolikoan bada ere, gure baloreak gizarteko ahalik eta eremu gehinetan txertatzea erabat beharrezkoa da. Bi arloetan aurrera egiten ari garela iruditzen zaigu. 

Une historiko jakin baten herritarren aldetik dugun babesa neurtzeko termometroa da EH Bildurentzat hauteskundeen erronka. Guri herriak neurtzen digulako eta herriak berak ematen digulako unean-unean izan behar dugun posizio politikoa. Euskal herritarrek hitz egin dute eta garrantzitsua da zer esan diguten entzutea. 

Ilusioa, konfidantza eta ahalegin militantea ageri-agerikoak izan diren kanpaina honetan, azaldu ahal izan dugu euskal jendartean gure baloreek aurrera egiten dutela ikusten ari ginela. Gure aukera politikoak ordezkatzen duenaren antz handia dauka euskal jendarteak: feminista da, ekologista, errepublika zalea, soberanista, aberastasuna modu justu eta ekitatiboan banatzearen aldekoa; horiek dira gure gizartean “zentzuzkoak” bezala hartzen diren baloreak. Elkarbizitzaren eta aurreko ziklo historikotik eratorritako arazoak (alde guztietako biktimak, oraindik ere giza eskubideen urraketa pairatzen duten presoak, errefuxiatuak eta deportatuak) konponbidearen aldekoak ere badira euskal herritarrak. Alternatiba politikoa garen heinean, defendatzen ditugun baloreen gero eta antz handiagoa dauka Euskal Herriak. 

Bigarren trantsizio modernizatzailea eta sortzailea proposatzeko aukera ere izan dugu kanpaina honetan. Gure herria Europako joera progesistenekin eta aurreratuenekin konektatzea izango litzateke horren helburua. Herri bezala ditugun erronkei erantzunak bilatu behar dizkiogu: aldaketa klimatikoa eta beharrezkoa den trantsizio ekologikoa; pentsio sistema propioa; gure hezkuntza eredua; eredu sozial eta ekonomiko aurreratua, sortzen den aberastasuna modu justu eta ekitatiboan banatzen dela bermatzen duena; gure industria ehunaren berrikuntza; zaintza bermatuko duen beharrezko sare publikoa; genero berdintasuna; arazo demografikoa eta gure burujabetza berreskuratzea. Erronka handi horiek hor daude, eta duela 60 urte izan genuen iraultza sortzailearen (kultur mugimendua, ikastolen sorrera, kooperatibak…) bigarren aroa behar dugu, horiei guztiei aurre egin ahal izateko. 

EH Bilduren erantzukizun historikoa da herri hau bere bizkar gainean jartzea, emantzipazioaren eta demokraziaren alde aritzen diren sektore politikoekin, sozialekin eta sindikalekin batera. Gure herriaren bigarren moderniazio handirako proposatzen dugun berdintasunean oinarritutako euskal errepublika eraikitzeko bidean, asebetetze, konfidantza eta segurtasun prozesua abian jarri beharra dago. 

Laburbilduz, hauxe izan da Hego Euskal Herriko txoko guztietara eraman dugun mezua. Herritarrek mezu argi batekin erantzun digute. 347.000 botorekin, ezkerreko mugimendu independentistak inoiz izan dituen emaitzarik onenak eskuratu ditu. 2011. urtean erditetsitako hauteskunde arrakastan baino boto gehiago eskuratu ditugu; baina bada alde handi bat: garai hartan ez zegoen Podemos eta derrigorrean hartu behar dugu kontuan ETAk borroka armatua alde batera utzi izana saritu zuela euskal gizarteak. Jaso dugun boto bakoitza ordezkatzen dugun proiektu politikoari modu zuzenean 

emandako babesa da, eta hori zuhurtziaz eta inteligentziaz kudeatu beharra daukagu, boto horiek bakarrik gureak direla sinetsi gabe. Gaur dugun hautes babesa orduan izan genuena baino garrantzitsuagoa eta sendoagoa da. Euskal Errepublika eraikitzeko zereginan, gaur orduan baino herritar gehiago ditugu ondoan. Datua argigarria da: EH Bilduk erraz gainditzen du 300.000 botoen langa, eta 400.000 botora presa eta atseden gabe iristeko lanean jarraitzen du. Horixe da dugun egitea: batzen jarraitu, gero eta gehiago izan. 

Gainera, Hego Euskal Herriko lehen indar munizipalista gara, 1.247 zinegotzirekin. Herritarrengandik hurbilen dauden instituzioak kudeatzen ditugunean, herritarrek EH Bilduren kudeaketa eredu zintzoa, serioa eta gardena saritzen du. Gure hautetsiek eta gure militanteek ordezkatzen dute eredu hori eta balore horiek. 

Lortu ditugun emaitza ikusgarriak ez dira nahikoa izan Nafarroan aldaketa blindatzeko edota Gipuzkoan eta Gasteizen irabazteko. Horrenbestez, kuantitatiboki erdietsitakoa ez da nahikoa izan lorpen kualitatibo batzuk lortzeko. Kanpaina zehar esan dut bizitzan batzuetan irabazi egiten dela eta beste batzuetan ikasi. Hala ere, irabazten denean ere ikasi egin behar da. 

Nafarroan aldaketari egindako ekarpena ikaragarria izan da, eta horregatik hainbeste pertsonek EH Bildurengan konfidantza izan dute, berau bermatzeko. Beste indar politiko batzuk ez dute asmatu, eta arriskuan jarri dute hainbeste aurrerapen sozial eta politiko ekarri dituen gehiengo hauskorra. Berregokitzeko unea da. Kontuan izan behar da 19 parlamentari daudela kapital politiko hori eta bere ondarea defendatzeko. 

Ez dugu lortu Gipuzkoan eta Gasteizen lehen indarra izatea, lortu ditugun emaitzak bikainak izan diren arren. Beldurraren botoa piztea lortu du bloke atzerakoiak, eta begibistakoa da EAJk boto uninosta jaso duela. Esan genuen hauteskunde kanpainan zehar: zilegia da norberaren hautes-esparrua bide horretatik zabaltzea, baina hori ez da bateragarria herri honentzat herri-proiektu soberanista bat edukitzearekin. 

Jarrai dezagun zintzoak eta eskuzabalak izaten udal kudeaketan; jarrai dezagun umilak izaten; eta jarrai dezagun etorkizunari itxaropenez eta konfidantza handiarekin begiratzen. Independentzia zaleena goraka datorren indar politikoa da Euskal Herrian, eta hori albiste bikaina da. Lanera. Gehiago gara eta lanean jarraitzen dugu. Oraindik eta gehiago izango gara eta hori da Euskal Errepublika eraikitzeko berme bakarra. Bide onetik goaz, ez da erraza izango, kontraesanez eta oztopoz betetako bidea izango da, baina horrek indarrak, lana eta ahalegina biderkatzera eraman behar gaitu. Lanean eta hazten jarraitu beharra dago, ilusioa sortzen jarraitu beharra dago, gure herriari konfidantza eta segurtasuna ematen jarraitu beharra dago.

Tags: , , ,

Category: Euskara, Uncategorized

About arnaldo: Arnaldo Otegi Mondragon 1958ko uztailaren 6an Elgoibarren (Gipuzkoa) jaiotako politikari abertzale eta marxista. Arnaldo Otegi Mondragon (Elgóibar, 6 de julio de 1958) es un político de ideología independentista vasca y marxista. Arnaldo Otegi Mondragón (born 6 July 1958) is a Basque politician and spokesman for the Abertzale Basque separatist party Batasuna. In October 2009 he was arrested again for attempting to put Batasuna back together. Arnaldo Otegi est un politique basque, militant indépendantiste basque. Il est le porte-parole de Batasuna. (6 juillet 1958 à Elgoibar). View author profile.

Comments (3)

Trackback URL | Comments RSS Feed

  1. MIGRAZIOAK

    Lehenengoz migrazioetaz hitzegingo nuke.

    Beti eiten dudala eta azken hontan, Unidos Podemosek ohoztutako millaka bozka berrezkuratu bait ditugu.

    Bai pnvk millaka batzuk.

    Geuk nahiko gehio nabari.

    Eta ERCk adibidez ehundaka milla berrezkuratuz.

    EAEN BOZKAK MUGITZEN JAULARITZA HELBURU

    EAEn bozkak mugitzen ditut, Jaularitza helburu nagusia izanda.

    Nafarroaz eta Iparraldez inoiz ahaztuz.

    UNIDOS PODEMOS

    Unidos Podemosek 229.000 (-68,36%) bozka galdu ditu 2016tik 2019-5era.

    PNV

    pnvk 130.000 (45,30%) berrezkuratu ditu 417.000ra heldu delarik.

    Gehien bat ppren inmigrazioaz +50.000koa dena behintzat.

    BILDU GARA BILDU

    Guk 102.000 (66,66%) berrezkuratu ditugu oingo 255.000 bozketara heltzeko (ez dut ulertzen 347.000 bozken zenbakia)

    (1) Unidos Podemosen dozenaka milaka itzuli direz…Multzo ezagun bat gehien bat…EH…Aralar…Unidos Podemosetara mugitu direnak…Berrian SINISTEN dutenek edo

    (2) pnvren bozkak berrezkuratzen gauz geure Proiektu Polit Argiagaitik.

    (3) Bozkatzen ez zutenen bozkak hartzen ari gara geure Itxura Garbi Herrikoiagaitik

    (4) Bozkatzen ez zuten beste batzuk…Calalunyan gertatutakoaren ondorioz zerbait ein bir dela uzte dutenetatik, gainera geure ERCrekin Erlazio Bikainaren garrantziaz.

    JAULARITZARAKO PRESTAKETA

    Aurretik esan dudanez, niretzat beti garrantzitzuena Jaularitza da eta nagusi izateko pnvri 50.000 bozka edo kendu behar dizkiogu.

    Horretaz aparte, nahiz ta hau lortu, soerekin nagusi liteke pnvk eta Unidos Podemosekin ez genuke gehiengoa lortuko beraien “Mega Desinflada”ren ondorioz.

    Alan eta guztiz ere, Lehenengo helburua, Talde Bozkatuena izatea liteke.

    NOLA?

    (1) INDEPENDENTZIA UNILATERALA

    Nada de Soberanismo…Gehiengoa izanda Independientzia Unilateralaren bidea jarraituko genuela argi adierazi herriari

    (2) HERRIETAKO GEURE ALKATEEEN BIKAINAK

    Argi gera dadila Herriari heltzen zaiola eta horretarako Prentsaurreko batekin ez da nahikoa.

    Gipuzkoan daude behar ditugun pnvren Bozka gehienak eta Komunikazio Ahultasun Larria dekogu

    (3) HEMEROTEKAKO PNVREN KAKAK ASTEROKO PRENTSAURREKOAN

    Nik hemerotekatik aterako nituzke beraien perlak eta ahozkatu herrira.

    Adibidez:

    EAk tripartitotik botata 1994 inguru Autodeterminazioaren alde deia ein bait zuten EAren Alkate batzuk

    Si somos Independientes comeremos Berzas…El Berzas Arzaius

    La kama a Ibarretxe con su plan por parte de Imaz…Bilbao…Ariztondo… Azkuna…Ortuzar…Urkullu y toda la kuadrilla de Impresentables Tecnocratas ke ahora estan empalmaus vendiendole gasolina de petronor a usa

    Supersur…La Autovia Fantasma…O de Hellowen…Vacia Siempre

    BEC…Tamaño Txina…El paraiso del ECO…Kolegita HormigonSA

    Garitano etabarek eindako lan guztia bizkaian ez bait da iakin komunikazio eza izan bait gendun.

    (Ez da posible Europak Gipuzkoa erabiltzea Hondakinen Kudeaketan eta Bizkaitar gehienak pentsatzea ke la gran cagada de Garitano fue la Nefasta Gestión de Residuos…Ole Egibar Etika 0 Madarikatua…Zugaz ezta Bilbora)

    Iñigo Cabacas eta Mandibula apurtutako Neska.

    Etabar

    (4) KANPO HARREMANEN KOMUNIKAZIOA…INTERNAZIONALA

    Indarra emango nizkioke Kanpo Harremanetara hilabetean bein Arnaldok Politika Internazionalaz mintzatzen.

    Hasteko…

    Gehien bat gendeak jakin dezan Venezuelan eiten ari dena eta pnv green go homeen alde agerian azaldutako opzio politiko EZ ETIKOA ein hondoren.

    (5) KANPO HARREMANEN KOMUNIKAZIOA…EUROPA

    Hilabetean bein baita Pernandok UEri buruz bere eritzia emonda, horrela 2 astetan behin Internazionalki Pozizionatu.

    Horrela arineketan eta hasteko

  2. GEURE ETIKA SALDU
    PNVREKIN ALDENDUZ

    3 Hitz Etengabe:

    • INDEPENDENTZIA Unilaterala
    • ETIKA

    Egin geureak bi kontzeptu hoiek…

  3. BOZKA GEHIEGI DITU PNVK
    TA POLITIKA INTERNAZIONALAN DEKOGU
    BERAIEI ERASOTZEKO AHALMENA
    BERAIEN ETIKA EZAGAITIK

    VENEZUELA SOCIALISTA CHAVISTA BOLIVARIANA

    PRESIDENTE Nicolas Maduro
    CANCILLER O EXTERIORES Jorge Arreaza

    (Jorge es el Alma o Inteligencia de Venezuela…
    Que hay uno muy bueno dirigiendo uno de los Estados
    De los ke esta compuesta la estructura administrativa
    Del pais)

    Las Ultimas Elecciones de 2018-5
    Fueron Ganadas por Maduro
    Ante la Abstención de la Oposición
    Cuyo lider titere guaido
    No se si ha acabado (o usa)
    Sentandose en la mesa de negociaciones de Noruega
    Despues de que la de Montebideo Uruguay No Funcionase…
    Porque la Oposición pro usa y amiga del pnv
    Ni siquiera quiere
    Sentarse a Negociar

    2019-Ekaina-1

    COSTO PARA LA ECONOMIA VENEZOLANA
    DEL EMBARGO 2015–>2018
    (APROBADO POR EL PNV)
    ALCANZA LOS 130.000M$

    • 2.000 Hospitales con 50 camas de tecnolojia de última generación cada uno
    • 8.125 Escuelas de 600 alumnos cada
    • 866.667 Ambulancias
    • 4.333.333 Patrullas Policiales
    • 380.000 Tratamientos de por Vida VIH
    • 38 M TN Leche en Polvo
    • 644 M TN Carne Bovina
    • 320 M TN de Arroz

    DINERO BLOQUEADO A VENEZUELA…
    5.470M$…

    Novo Banco (Portugal) 1.547M$
    Banco de Inglaterra 1.323M$
    ClearStream (England) 517M$ En Títulos Deuda Pública
    Sumitomo (usa) 507M$
    Citibank (usa) 458M$
    Unión Bank (usa) 230M$
    Euroclear (Belgica) 140M$
    Banque Emi (Belgica) 53 M$
    Delubanc (Francia) 140M$
    Otros 41 Bancos de 17 Paises 654M$

    Etabar etabar

    Datuak
    Zenbakiak
    Jarri ditut
    Llamatiboagoak direlako

    Etabar etabar

Leave a Reply




If you want a picture to show with your comment, go get a Gravatar.