© arnaldo

Ez gure zain egon gezurrean eta lokatzean

Zalantzarik gabe, garai zaila bizi dugu; garai zail hauetan, arazoen konplexutasunak, haien ondorio mingarrienek eta gure bizitzako hainbat arlotan dagoen ziurgabetasunak erraztu egiten dute euskal gizarteak hamarkada honetan izango dituen erronken mailan ez dauden jarrerak hartzea.

Arazoen aurrean atzera egiteko, baloiak kanpora botatzeko edo amorratzeko tentazioa erreakzio gisa uler daiteke, baina ez da jasangarria krisi honen aurreko posizio eta jarrera gisa. Maila eman behar da, are gehiago herritarren arazoak konpontzeko eta Euskal Herria askeago eta hobeago baten alde borrokatzeko konpromisoa hartu dugunon kasuan.

Planeta larrialdi klimatikora, desberdintasun sozial bortitzenera eta gero eta autoritarioagoak diren erakundeen sorrerara bultzatzen du krisi honek. Pandemiak gure ahulezia eta muga guztien ispiluaren aurrean jarri gaitu. Ondorio sanitarioek, sozialek eta ekonomikoek iraun egingo dute. Pandemia honek inoiz baino argiago utzi du neoliberalismoak zuzenean garamatzala zibilizazio-kolapsora.

Gai izan beharko ginateke aurre egin beharreko erronka bere osotasunean ulertzeko. Bestela, erortzeko aukerak biderkatu egiten dira. Zalantzarik gabe, errezeta zaharrek ez dute balio. Orain erantzun beharreko galderak primarioenak eta premiazkoenak dira: adibidez, zer gauzek duten benetako balioa; nola antolatzen garen eta nola erabakitzen ditugun gauzak; zer balio bultzatu behar ditugun eta nola defendatuko ditugun.

Nahiz eta ez dugun beti lortzen, ezker independentistan beti maila politiko eta intelektuala emateko ahalegina egiten dugu. Ez da horrekin edo harekin ados egotea bakarrik, zintzotasunez, errespetuz eta umiltasunez jokatzea da kontua. Gure herriarekin analisiak edo proposamenak partekatzeko orduan, ahalik eta sinesmen eta irmotasun demokratiko handiena erakusten saiatzen gara, baina horregatik apaltasuna murriztu gabe. Errespetuz egiten dugu, iraina gure hiztegi politikoaren parte izatea saihestuz. Argi dago beti ez dugula lortu nahi dugun maila horri eustea, baina beti saiatzen gara. Errespetua eta gure uste sendoen defentsa irmoak uztargarriak dira.

Gure herrikideak pertsona heldu gisa tratatzea oinarrizko printzipioa da, premiaz behar ditugun politikak eraikitzeko. Egia zintzotasunez esatea politikatik oso serio hartu beharko genukeen gutxienekoa da.

Horregatik, tristura sortzen digu berriz ere ikusteak gure kritiken aurrean, gure proposamenen aurrean, zenbaitek uste dutela oraindik ere manipulazio mediatikoa eta gezurra tresna politiko gisa erabil daitezkeela.

Zenbaiten ustez, gezurra esatea, faltsukeriak eraikitzea eta ezkerreko independentismoaren aurka zaborra zabaltzeko haizagailu mediatikoak martxan jartzea errentagarria da politikoki. Mundua berezkoen ontasun perfektuaren eta aurkarien berezko gaiztakeriaren artean banatzea agintari gaiztoen mekanismoa da, erantzukizuna ez hartzeko. Gure ustez, jarrera horiek ez gaituzte herri gisa hobeak egiten, ez dute bestelako etorkizun baterako dinamikarik eraikitzen eta ez dituzte sustatzen haren etorkizun hurbila larritasunez eta kezkaz bizi duen gizartearen handinahirik onenak. Baconek esan zuen bezala, egia denboraren alaba da, eta ez autoritatearena.

Beraz, ez gara irainean eroriko, zenbaitzuek hor nahi gaituzten arren. Hezkuntzari, osasunari, ekonomia ereduari, zaintza ereduari, energia ereduari edo segurtasun eta polizia ereduari buruz eztabaidatu nahi baduzue, beti aurkituko gaituzue. Arretaz eta gutxieneko errespetuarekin entzun beharko liratekeen proposamenak ditugu, serio eztabaidatu beharko genituzkeenak.

Zaborra barreiatzea ez da justizian, berdintasunean eta askatasunean oinarritutako Euskal Herriarekiko konpromisoa ulertzeko dugun moduaren parte. Utzi hori eta ekin lanari. Benetan, gure artean, hau ez da lubaki garaia. Gure nazio zaharraren bizitzan hamarkada bat markatuko duen erronka handiei buruzko eztabaida herrikoi eta nazionala abiatzeko garaia da. Energiaren, zainketaren, klima aldaketaren, digitalizazioaren edota pandemiaren kudeaketak gure onena eskatzen dute.

Beraz, ez gezurrik esan, ez manipulatu, ez lokaztu joko-zelaia, gure arazoei premiazko irtenbidea eman behar dien gure herriak eskertuko du.

Arnaldo Otegi

This entry was published on 2021/02/08 at 9:55 am. It’s filed under Euskara, Uncategorized and tagged , . Bookmark the permalink. Follow any comments here with the RSS feed for this post.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *