epaiketak

* 1987/7/13. – Lehen atxiloketa prebentiboa espainiar estatuan.

* 1989/ 2/1. -1979an UCDko diputatua zen Javier Rupérez-en bahiketan parte-hartze salaketatik errugabe utzi zuen Audientzia Nazionalak.

* 1989/2/21. – Audientzia Nazional horrek 6 urteko kartzela-zigorra ezarri zion, 1979an Gasteizko Michelin lantegiko zuzendaria, Luis Abaitua, bahitzeagatik.

* 1990/10/4. – 1979an UCDko Gabriel Cisneros bahitzeagatik epaitua eta errugabe deklaratua. Baldintzapeko askatasuna eman zioten.

* 1991/9/11. – Abaituaren bahiketa zela eta, ezarritako zigorra betetzeko berriro espetxeratua.

* 1993/5/4, – Behin betiko askatasuna lortuta kaleratzen da.

* 2004/4/1. – TSJPV delakoak 15 hilabeteko espetxe-zigorra ezartzen dio, 3 urte lehenago Olaia Castresanaren hilobiratze egunean esandakoekin “ terrorismoaren gorespena” egin zuela eta.

* 2005/3/23. – TSJPV berak errugabetzat jotzen du erregearen aurka egindako irain larrien salaketatik, Juan Karlos erregea “torturatzaileen arduradun” izendatuz esandakoak adierazpen askatasunak babesten dituen mugen barruan zeudela eta.

* 2005/5/25. – “Herriko tabernen” finantziaketa ikertzeko sumarioaren baitan, Fernando Grande-Marlaskak Arnaldo epaitzeko agindua eman zuen, 400.000 euroko bermeaz saihes zitekeena. Bi egun geroago, Arnaldok bermea ordaintzen du eta espetxetik atera.

* 2005/6/2. – Grande-Marlaskak berriro prozesatzen du Otegi “ Herriko tabernen” auzian, Etakide dela leporatuta.

* 2005/11/4. – Tribunal Gorenak (TS) TSJPV-k lehenago emandako epaia baliogabetzen du eta urtebeteko espetxe-zigorra ezartzen dio erregearen aurkako irainak direla eta, haren hitzek Estatuko buruaren duintasunaren azken muinari eragiten ziotelakoan.

* 2006/1/18. – TSak, aurrez TSJPV-k emandako epaia baliogabetzen du, Olaia Castresanaren hilobiratze egunean esandakoak berriro epaitzeko eskatuz.

* 2006/3/29. – 250.000 euroko fidantzaz saihesteko moduko espetxeratze agindua ematen du Grande –Marlaskak, 20 egun lehenago, bi Etakide hil zirela eta, Euskal Herrian izandako greba egunean gertaturiko ekintza biolentoen eragile izan zela leporatuta.

* 2006/4/7. – Bermea ordaindu eta kalera ateratzen da.

* 2006/4/27. – Audientzia Nazionalak 15 hilabeteko espetxe-zigorra ezartzen dio “terrorismoaren gorespena” leporatuta, 2003ko abenduan Jose Migel Beñaran “Argala” Etakide izanaren omenaldian partaide aktiboa izan zelako.

* 2007/3/21. – Olaia Castresanaren omenaldian esandakoak berriro epaitzeko egindako saioan Audientzia Nazionalak errugabe uzten du, nahiz eta zigortzeko adina motibo izan, haien ustez, fiskaltzak haren aurkako salaketa baztertu zuelako.

* 2007/6/8. – Poliziak atxilotu eta kartzelara darama, Argalaren omenaldiko epaia bete dezan.

* 2007/12/5. – Arkaitz Otazua Etakidea, Ertzaitzarekin izandako tiroketan hil zenaren omenaldian 2003an Bilbon parte hartu zuelako inputatua izan zen baina Audientzia Nazionalak kausa artxibatu egin zuen.

* 2008/8/30. – “Argala”ren omenaldiagatik izandako zigorra bete ondoren, berriz ere kalean.

* 2009/1/12. – Otegik Patxi Lopez-ek eta Ibarretxe lehendakariak 2006 eta 2007an egindako bilerengatik irekitako kausa artxibatzen du TSJPV delakoak.

* 2009/10/9. – Eloy Velasco epaileak epaiketara deitzen du Otegi “terrorismoaren gorespena” leporatuta, 2004ko azaroaren 14an Anoetako belodromoan Batasuank egindako ekitaldian esandakoagatik.

* 2009/10/13. – Batasunaren zuzendaritza berregiteko saioa leporatuta atxilotzen dute ezker abertzaleko beste zuzendari batzuekin batera. 3 egun geroago Baltasar Garzon-ek hauen baldintza gabeko espetxe-zigorra agintzen du eta hala dago preso, gaur egun arte.

* 2010/3/2. – Bi urteko espetxe-zigorra ezartzen dio Audientzia Nazionalak, espetxean zegoen Jose Maria Sagarduy Etakideari Zornotzan 2005ean egindako omenaldian parte hartu zuenean “terrorismoaren apologia” egin zuela eta.

* 2010/12/9. – Audientzia Nazionalak, 2004an Donostiako Anoetako belodromoan egindako mitinean “terrorismoaren apologia” egiteagatik salatutako Otegi, Alvarez eta Permach errugabe deklaratzen ditu.

* 2010/12/16. – Audientzia Nazionaleko fiskaltzak helegitea jartzen du Anoetako mitinean terrorismoaren apologia egiteagatik salatuak eta gero errugabetzat jo zituzten Arnaldo Otegi, Joseba Alvarez eta Joseba Permach-en aurka. Ministeritza publikoak Tribunal Gorenaren aurrean kasazio errekurtsoa aurkeztuko duela iragartzen du, Audientzia Nazionaleko bigarren salako sekzioaren erabakiarekin ados ez zegoela adieraziz.

* 2011/1/4. – Audientzia Nazionaleko fiskaltzak 10 urteko espetxe-zigorra eskatzen du Arnaldo Otegi eta ezker abertzaleko beste zazpi bururentzat, Bateragune proiektuaren bidez Batasuna berreraiki nahi zutela argudiatuz.

* 2011/2/8. – Tribunal Gorenak (TS) 2005ean Zornotzan Jose Maria Sagarduy preso Etakideari omenaldiagatik bi urteko kartzela-zigorra ezarri zioteneko epaiketa anulatzen du eta Audientzia Nazionalari beste epaimahai batekin berriro epaitzeko eskatzen dio, Angela Murillo epaileak aurreiritziz jokatu zuela argudiatuta.

* 2011/3/15. – Estrasburgoko giza-eskubideen tribunalak Espainiaren kontrako epaia kaleratzen du, erregea “torturatzaileen burua” izendatzeagatik zigortzean Arnaldoren adierazpen askatasuna zigortu zutelako. Gobernuak 20.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio. Baita epaiketako gastuen 3.000 euroak ordaindu ere.

* 2011/5/18. – Tribunal Gorenak (TS) Audientzia Nazionalaren sententzia berresten du: 2004ko Anoetako mitinean Arnaldok ez zuela “terrorismoaren apologiarik” egin, alegia.

* 2011/7/7. – Arnaldo Otegik ezker abertzalea Etaren estrategia militarretik bananduta dagoela adierazten du. Estrategia hori sobera egoteaz gain kaltegarria ere badela. Hala esan zuen Audientzia Nazionalean Bateragune auzia dela eta izandako epaiketan, hitz egiteko eman zioten azken txandan.

* 2011/7/12. – Audientzia Nazionalak berriro epaitzen du Otegi, “terrorismoaren gorespena” egiteagatik, Jose Maria Sagarduy Etako presoaren omenaldian. Izan ere, Tribunal Gorenak lehen epaiketa baliorik gabe utzi zuen, Angela Murillok salatuaren aurka aurreiritziz jokatu zuelakoan. Saio honetan Asrnaldok zera esaten du: berak inoiz ez duela ekintza biolentorako deirik egin.

* 2011/7/22. – Audientziak errugabetzat jotzen du Otegi Sagarduy-ren omenaldiko saioan terrorismoaren apologiarik ez zuelako egin.

* 2011/8/16. – Audientzia Nazionalak 10 urteko zigorra ezartzen die Otegi eta Diez Usabiagari ETA erakunde armatuaren buruetakoak direla argudiatuz. Sententziak dioenez, ETAk eskatu zien biei haren beso politikoa izango zen organo bat eraiki zezatela.

> 9/05/12, Sei urte eta erdira murriztu zien kartzela zigorra Otegi eta Diezi. ETAko kide jo zituen, ez zuzendaritzakide.

14/10/12 Inkomunikazioa ezarri zioten, EH Bilduren mitin batean, Otegiren grabazio bat kaleratu ostean.

23/02/13 SORTUren Idazkari Ngusia izendatu zuten, gartzelan egonda.

05/06/2013 Otegi eta beste 39 kide, Urriaren 17an epaituko dituzte Herriko Tabernen kasuan, Audiantzia Nazionalak adierazi duenez.

04/06/13 ,”Tribunal Constitucional”ak Otegi eta Bateraguneko auzipetuak gartzelan mantentzea erabakitzen du, hauen zigorra 5 urtekoa baino altuagoa delako.